Txistulari Bandaren janzkera

Txistularis de la Diputación Foral de Álava

Txistulari Bandaren janzkera

Janzkeraren bilakaera

Hasieran, Miñoien Kidegoko galarako ohiko jantzia zeraman Bandak galetan, eta protokolotik kanpora, Kidego horren eguneroko kakia.

Txistularis de la Diputación Foral de Álava
Txistularis de la Diputación Foral de Álava

Handik zenbait urtetara, gerra zibila igarota eta Arabako Foru Aldundiko presidentea Jose Maria Diaz de Mendivil zela, estilo berria aukeratu zen jantzirako, eta ez bakarrik txistularientzat, baizik eta tronpeta-jole, atabalari eta mazolarientzat ere bai. Aldaketa horretarako, Obdulio Lopez de Uralde marrazkigile eta margolari gasteiztarrak Aramaioko bailarako herritarren antzinako jantzia diseinatu zuen. Bartzelonako enpresa bati agindu zitzaion enkargua, orduko protokoloko burua zen Juan Sagarnaren bitartez, eta hain zuzen ere Bartzelonan estreinatu zen, txistulariak behin hara joan zirenean.

Txistularis de la Diputación Foral de Álava
Txistularis de la Diputación Foral de Álava

Protokolo gabeko eguneroko jarduketetan, kakiaren ordez jantzi gris argia ezarri zen ondoren, txapel gorriduna. Eta, gaur egun, gris marengo koloreko trajea janzten dute.

Txistularis de la Diputación Foral de Álava

JANZKERAREN BILAKAERAREN LABURPENA

- Miñoien Kidegoko gala-jantzia.
- Miñoien Kidegoko kaki koloreko jantzia.
- Aramaioko herritarren antzinako jantzia.
- Jantzi gris argia txapel gorriarekin.