Banda - txistulariak
CAB Txistulari Bandaren historia
Txistulari Bandaren historia
Sarrera
Aditu batzuek txistua “gizaki bakar batez osatutako orkestra” dela diote. Ezagutzen den musika-tresnarik zaharrenetarikoa dugu. Izan ere, lehenengo txistuak hegazti-hezurrez egiten zituzten. Araban, XIX. mendeak aurrera egin arte, oro har, herri txikietan txistulari pare bat eta danbor-jotzaile bat izaten ziren. Herri handiagoetan, berriz, silbote-jotzaile bat ere izaten zen taldean. Horrela, pixkana-pixkanaka, “txistulari-bandak” osatzen joan ziren: bi txistu, silbote bat eta danbor bat (normalean atabala deitzen zaio).
Musikari horiek herriak ordainduta zeuden eta, lanpostu horiek betetzeko, zenbait oposaketa eta azterketa gainditu behar izaten zituzten, beren trebetasuna frogatzeko. Arabako Foru Aldundiko txistulari-bandak (1934ko abenduan sortu zen, garai hartako Arabako Foru Aldundiko lehendakari Luis Dorao Merinoren ekimenez) honako baldintza hauek eskatzen zizkien izangaiei: “Arabako euskal herritarra izatea, eskubide zibilen jabe izatea eta portaera ona egiaztatzea”.
Hasiera horretatik hona 75 urte igaro dira. Urte horietan, Arabako Foru Aldundiko bandak bost disko grabatu ditu eta nazioko zein nazioarteko hainbat sariketatan parte hartu du. Txistulariek, besteak beste, Juan Carlos I. erregearen, Juan Pablo II.a aita santuaren, Asturiasko Printze-Printzearen edo Dalai Lamaren aurrean jo dute, baita hainbat lekutan ere, hala nola Galeseko (Erresuma Batua) Nazioarteko Folklore Jaialdian edo Sevillako Erakusketa Unibertsalean.
Txistua, jakina denez, ezker eskuaz jotzen da. Eta "ezker esku” horri esker, hain zuzen, Arabako Foru Aldundiko txistulari-banda unean uneko gustura eta jotzeko teknikara egokitu da bere historiako 75 urteetan.
Ondoren, haren ibilbide bereziaren laburpena eskainiko dizuegu.