Gaur egun

Txistularis de la Diputación Foral de Álava

Gaur egun

50. urteurrenetik gaur egun arte

1985etik orain arte, Arabako Foru Aldundiko txistulari-bandak oso ibilbide luzea egin du. Dalai Lamaren beraren aurrean jo du (1997ko apirilaren 16an), baita Erroman ere, Juan Pablo II.a aita santuak María Josefa del Corazón de Jesús dohatsu aitortzeko ekitaldian jo baitzuen, 2000ko urriaren 1ean.

Txistularien historiako beste egun gogoangarri bat Artiumen, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren, inaugurazioa izan zen, 2002ko apirilean. Egun hartan, Juan Carlos erregeari abegi egin zioten.

1980ko hamarkadaren erdialdetik hona, bandak hainbat ekitaldi nazionaletan parte hartu du (hala nola, Sevillako 1992ko Erakusketa Unibertsalean edo hiri berean 2002an izandako Nazioarteko Gastronomia Kongresuan), baita nazioarteko ekitaldietan ere, esaterako Llangollen-eko (Gales, Erresuma Batua) Nazioarteko Folklore Jaialdi ospetsuan.

Ezohiko esperientzia horiez gain, “urteko agendako” emanalditzat jo genitzakeen artean honako hauek azpimarra ditzakegu: San Prudentzioren eta Estibalitzeko Andre Mariaren omenezko jaietan eskaini ohi dituen kontzertuak; maiatzeko azken igandean (Arabako Batzar Nagusiek, Erdi Arotik datorren tradizioari jarraituz, osoko bilkura lurralde jareetan, hau da, hiriburutik kanpo, lurraldeko beste leku batean egiten duten egunean) izaten den emanaldia; ekainean, San Joan bezperan, San Joan Arriagakoa zin egiteko ermita jotzen dutenean; eta abuztuan, Andre Maria Zuriaren jaietan hainbat obra eskaintzen dituztenean.

Hamarkada horietan guztietan, haren errepertorioa aldatzen eta denbora berrietara egokitzen joan da. Hala ere, José Luis Cantabrana, Jesús Guridi, Luis Aranburu eta beste musikari gasteiztar batzuek txistuz jotzeko egindako partiturei leial izaten jakin dute. Azken hori, zalantzarik gabe, txistulariek gogokoen duten konpositorea da, baita bandak gaur egun eskaintzen dituen kontzertu gehienetan aukeratu ohi duena ere.

EMANALDI ESANGURATSUENAK

1992

Sevillako Erakusketa Unibertsala.

1997

Dalai Lamarentzat jo zuen.

2000

Jesusen Bihotzako Maria Josefaren beatifikazioa Vatikanoan.

2002

Artiumen inaugurazioa.

2002

Gastronomiaren Nazioarteko Kongresuan, Sevillan.