Emanaldiak - txistulariak
Emanaldiak
Txistulari Bandaren emanaldiak
1935ean sortu zenetik, gure Txistulari Bandak Espainiako eta Europako hainbat tokitan hartu du parte, bakarka edo beste talde batzuekin batera, baita alarde ugaritan ere. Labur-labur aipatuko ditugu horietako zenbait: Ampuero, Azkoitia, Bilbo, Bordele, Burgos, Bartzelona, Durango, Hendaia, Lleida, Logroño, Loiola, Llangollen, Madril, Miranda de Ebro, Murtzia, Donostia, Donejakue Compostelakoa, Santo Domingo de Silos, Zaragoza Nabarmentzekoa da 1984an Erresuma Batuko Galeseko Llangollengo Nazioarteko Folklore Lehiaketa ospetsuan parte hartu zuenekoa.
Arabari dagokionez, tokirik gehienetan izan da, Korporazioekin lagunduta, edo ekitaldi ofizialetan, herri jaietan, efemerideetan…
EMANALDI ESANGURATSUENAK
- San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako pregoia.
- San Prudentziotako Zortzikoa.
- San Prudentzio egunean, Armentian, dantzatzen diren ohorezko aurreskuak.
- Arabako Batzar Nagusien Ohiko Bilkurak.
- Arabako diputatu nagusiaren kargu hartze ekitaldia.
- Arabako foru diputatuen kargu hartze ekitaldiak.
- Kuadrilletako presidenteen kargu hartze ekitaldiak.
- Ekitaldi protokolarioak.
INFORMAZIO GEHIAGO
txistulariak@araba.eus