Zilarrezko ezteiak - txistulariak
Zilarrezko ezteiak
Zilarrezko ezteiak
1960. urtean, gure Txistularien Bandak hogeita bosgarren urteurrena bete zuen. Efemeridea prentsan, irratian eta argitalpenetan aipatzen zen, azken horien artean “Txistulari” aldizkarian. Manuel de Ibarrondok idatzi zuen artikulu bat bertan, orduko ohiko “Gasteiztar zahar bat” gaitzizena erabiliz.
Eguna otsailaren 21ean ospatu zen, domekaz. Dianak hiriko kaleetan barrena, meza San Pedro parrokian Emilio Huetok emanda, eta bertan izan ziren Foru Aldundiko presidentea, Manuel de Aranegui, eta Luis Echevarria zinegotzia udalaren izenean.
Ondoren, kontzertua Antzoki Berrian, gaur egun Principal Antzokia den horretan. Lehen zatian, Gasteizko Udal Musika Bandako Jose Maria Gonzalez Bastidaren batutapean, Franco Bordons, Azcue eta Guridiren lanak jo ziren. Bigarren zatian, omenaldia jaso zuen Bandako “Txirinbil” eta “Oldarki” dantza taldeak, eta azkenik, txistularien alarde nagusia jo zen, Iruretagoyena, Aramburu eta Albisturren lanekin eta Zubizarretaren “Agur Jaunak” jota.
Manuel Emilio Yus, Félix Martin Latorre, Antonio Ascasso eta Jesus Moraza Alzola izan ziren efemeridea bizi, sentitu eta gozatu ahal izan zuten gure bandako txistulariak.
MUGARRI GARRANTZITSUENEN LABURPENA
1960ko otsailaren 21
25. urteurrenaren ospakizuna.