Urrezko ezteiak - txistulariak
Urrezko ezteiak
Urrezko ezteiak
Bandaren urrezko ezteiak 1985eko otsailaren 22an ospatu ziren, Principal Antzokian. Kontzertuan Bilboko, Donostiako, Iruñeko eta Gasteizko udaletako txistulari-bandek parte hartu zuten. Orobat, Iradier, Samaniego eta Araba koru arabarren emanaldiak ere izan ziren.
Lehen 50 urteetako ospakizuna osatzeko, bandak hainbat kontzertu eskaini zituen Agurainen, Oionen, Gaubean eta Araian.
MUGARRI GARRANTZITSUENEN LABURPENA
1985eko otsailaren 22
50. urteurreneko ospakizun-emanaldia Gasteizko Principal antzokian.